Gezurraren jantzia mila kolorekoa
hitz ederrez hornitua.
Hainbat itxurakeriz gaur babestu nahian
heriotza.
Beren burua estali nahia,
jasoko dute ordaina.
Harria bota eta gero
eskua gorde.
Baina bizitza puta honetan
errazago harrapatzen da
errena baino
gezurtia dena.
Akatsak estaltzeko hainbat bide badago,
zuena da okerrena;
inozotzat hartuak beren begien aurrean.
Mendekua.
Gorpuak kaleean etzanda,
senideen negar malkoak.
(E)ta zuek errudunak bilatzen,
ahoa gezur zikinez betetzen.
Ez dugu barkatuko.
Ez dugu ahaztuko.
Barkaezina da.
Gorpuak kalean etzanda
(e)ta zuen antzerki sinestezina.
Asgarth - Gezurrak Şarkı Sözüne henüz yorum yapılmamış. Asgarth - Gezurrak şarkı sözüne ilk yorumu siz yaparak katkıda bulunabilirsiniz.;